XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera larria zen.

- Txerriemea drogatu behar dugu -xuxurlatu zuen Jazintoren aitak.

Norbait bere ibilgailuan joan zen farmaziara eta berehala itzuli zen, eskuan narkotikoz beteriko ogi bi zituela.

Kortara bota zituzten ogiak, trebeki eta ezkutuki, baina Jazinto asmoaz ohartu zen.

Orduan txerrikume larri baten kurrinkada imitatu zuen eta ama haserretua itzuli-mitzuli hasi zen, ogiak erabat zapalduz.

Hauteskundeen emaitza berehala jakingo zen.

Jutterly botuak zenbatzen ari ziren udaletxera itzuli zen lasterka.

Haren idazkariak irribarre itxaropentsu batez hartu zuen.

- Une honetan hamaika boturen aldea ateratzen diozu eta laurogeiren bat besterik ez da gelditzen.

Juxtu-juxtu irabaziko duzu.

- Ez dut irabazi behar -oihu egin zuen Jutterlyk lazki-.

Gure aldekoak izan arren, txartel zalantzagarri guztiak baztertu behar dituzu.

Ez dut gehiengoa lortu behar.

Orduan alderdi baten idazkariarengan inoiz ikusi ez dena ikusi zen: aldeko botuak baliogabetzen zituen.

Egoera normalean ontzat emango ziren bizpahiru botu baztertu zituen.

Baina, dena dela, Jutterlyk sei boturekin aurretik zegoen oraindik zenbatzeko bakarrik hogeitamar txartel gelditzen zirenean.

Txerrikorta ondoan zeudenentzat egoera jasanezina zen.

Azken irtenbide bezala, txerriemeari tiro egiteko eskupeta baten bila abiatu zen gizon bat, baina seguraski arma ikusi bezain pronto, Jazintok txingeta askatuko zuen (...).